Gertaerak 2002ko irailaren 9an gertatu ziren, Arantzazuko Ama Birjinaren egunean, Arantzazun. Egun hartan, Etxeratek deituta, ohiko elkarretaratzea egin zuten 60 bat lagunek.
Ertzainak bi zinegotziok elizara sartzea galarazten saiatu ziren, gonbidatuta zeuden arren. Azkenean, sartzeko aukera izan zuten; hala eta guztiz ere, poliziak salaketa jarri zien biei.