Aste honetan hasi du ikasturte berria Oñatiko International Institute for the Sociology or Law unibertsitateak. Masterra egiteko, 12 herrialde ezberdinetako 17 ikasle matrikulatu dira aurten, horietako bat, Arrasatekoa. Ikasturtea martxoan bukatuko dute eta tesia prestatzeko epea apiriletik urtarrilera dute.