'Aupa Etxebeste!' filma botako dute asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko urriaren 6a

Egubakoitzean, zapatuan, domekan eta astelehenean botako dute filma. Sei emanaldi guztira.

Asteburu honetan, Aupa Etxebeste! filma botako dute kultura etxeko zine aretoan. Telmo Esnal eta Asier Altunak euskara hutsean egindako pelikula ezaguna. Sei emanaldi egingo dituzte, eta jende kopuruaren arabera, zazpigarrena egiteko aukera ere badago:

  • Egubakoitzean: 19:30eanç
  • Zapatuan: 19:30ean eta 22:30ean
  • Domekan: 19:30ean eta 22:30ean
  • Astelehenean: 19:30ean

Jende kopuruaren arabera, zazpigarren emanaldi bat egingo dute martitzenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak