Pintura lehiaketa egingo dute domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko urriaren 7a

Goizean izango da. Edonork hartu dezake parte. 1.800 euro baino gehiago daude saritan.

Ageriko III. Pintura Lehiaketa egingo dute domeka goizean:

  • Edonork hartu dezake parte
  • Gaia eta tenika libreak dira
  • Oñatiko edozein bazter pintatu daiteke

Parte hartu gura duenak euskarria markatu behar du lehenago. 09:00etatik 11:00etara egingo dute hori, Oñart-en lokalean, kultura etxean. Bukatutako lana ere hantxe entregatu behar dute, 13:00etatik 14:00tara. Sari banaketan 18:30ean egingo dute. Zortzi sari emango dituzte: 1.800 euro baino gehiago guztira. Oñart-ek, Oñatiko Artista Taldeak, antolatu du lehiaketa, Udalarekin batera.

Erakusketa

Lehiaketara aurkeztuko diren lan guztiak erakusketa baten jarriko dituzte gero ikusteko. Kultura etxean egongo da erakusketa, urriaren 13tik 23ra. Ordutegia: 18:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak