Udal ikastaroetan izena emateko epea zabalik dago

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko urr. 6a, 12:31

Hainbat ikastaro daude: pintura, zeramika, informatika, josten ikastekoa... Kopurua mugatua da. Apuntatzeko epea zabalik dago.

Urtero antolatzen ditu Udalak ikastaro hauek. Joan den ikasturtean egindako lan batzuk hauexek dira, adibidez. Aurten ere eskaintza zabala da:

  • Hari eta puntu lanak. Irakaslea: Arantzazu Lizarralde
  • Pintura. Irakasleak: Luis Laskurain eta Jabier Moiua
  • Zeramika. Irakaslea: Arantxa Madinabeitia
  • Pintura dekoratiboa. Irakaslea: Jasone Agirre
  • Josten ikasteko ikastaroa. Irakaslea: Yohana Madinabeitia
  • Informatika. Ikas-Hiru akademiarekin elkarlanean. Apuntatzeko azken eguna urriaren 7a da. Telefonoa da: 943 03 77 00.

Informatikako ikastaroan izan ezik, nagusiek 35 euro ordaindu behar dute matrikula eta haurrak, 23 euro. Kultura etxean eman behar da izena eta bertan ematen dute informazio zabalagoa. Ikasle kopurua mugatua da eta zozketa egingo dute plaza kopurua baino jende gehiago apuntatzen bada. Gaur, eguena, zabaldu dute izena emateko epea eta urriaren 18an amaitzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak