Euskaltegiaren egoitza berria inauguratu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko irailaren 29a

Egoitza berrian hasi du Udal Euskaltegiak 21. ikasturtea. Bidebarrieta kalean dago. Atzo inauguratu zuten baina aurretik zeuden lanean hasita.

Udal Euskaltegiak Bidebarrieta kalean du egoitza berria eta eguaztenean inauguratu zuten, Pello Zabala frantziskotarraren bedeinkazio eta guzti. Roberto Altuna, euskaltegiko zuzendaria; Jokin Azkue, HABEko zuzendaria; Andoni Gartzia alkatea; Ainhoa Galdos, euskarako zinegotzia; euskaltegiko irakasleak; ikasleak; zinegotziak; gonbidatuak; dantzariak eta musikariak izan ziren Bedita Larrakoetxea euskaltegiaren inaugurazioan.

Ikasturte berria

Gitarra soinuarekin batera, euskaltegiaren ibilbidea gogoratu zuten bertaratutako guztiek kantuan. Aurten, 21. ikasturteari ekin dio Udal Euskaltegiak. Hiru irakasle daude: Roberto Altuna, Koldo Zumalde eta Xabier Zabaleta eta maila guztietan erakusten dute euskara.

Eraikinak 360 metro koadro ditu eta euskaltegiaz gain, herriko beste talde batzuk erabiltzeko aretoak ere badaude.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak