Hasiera bikaina Oñatiko jaietan

Goiena 2005ko ira. 29a, 12:45
Giro bikainaz gozatzeko aukera izan zuten atzo, irailak 28, Oñatira gerturatutakoek. Txantxikuaren jaitsierak eman zien jaiei hasiera. Gaueko 23:00etan berriz, danborrada nagusiak Oñatiko kaleak alaitu zituen.

Ekintzaz gainezka dator aurten jaien egitaraua. Hona hemen besteak beste jaietan ikus eta entzuteko izango dena.

Irailak 29, eguena

Gaur , besteak beste, umeendako jolas parkea, Oñatiko Musika Bandaren kontzertua edota Eric Rigler musikari ospetsuaren jazz kontzertuaz gozatzeko aukera izango da, plazan.

Irailak 30, egubakoitza

Sokamuturra 09:30ean eta 17:00etan edota txosna gunean kontzertuak izango dira gaueko 22:30ean: Sex Museum, Jukebox eta De Rámones. Quads eta moto txikien erakusketa Etxaluzen, 11:00etan.

Urriak 1, zapatua

Herri Eguneko azoka izango da Unibertsitate aurrean. Herriko plazan berriz, sagardo dastatzea. 14:30ean herri bazkaria izango da Zubikoa kiroldegian. Arratsaldean herri kirolak eta gauean pilota partiduak kiroldegian eta Triki Ta Ke taldearen kontzertua plazan.

Urriak 2, domeka

Arratsaldeko 18:00etan Betizu Izar Artean jaialdia herriko plazan. Ondoren, balkoitik balkoira bertsotan saioa. Jesus Mari Irazu eta Jon Mayarekin. Gaueko 23:00etan berriz, Sorkun txosnetan eta suzko erruerak ikusteko aukera.

Urriak 3, astelehena

Egun osoan zehar koadrilak mozorrotuta ikusteko aukera izango da herriko kaleetan. Eguerdian, berriz, paella jana. Gauean, Egan taldea herriko plazan. Txosnetan, berriz, Di-Bertsioak kontzertua eskainiko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak