Guztira, 75 koadrilak eman dute izena Errosario biharamun eguneko mozorro lehiaketan parte hartzeko. Gazte kategorian 31 koadrila apuntatu dira eta nagusienean, berriz, 44.
Lehiaketan parte hartuko duten koadrilak kalean gora eta behera ibiliko dira, jendearen agerian. Sariak eguerdian banatuko dituzte udaletxean, 13:00etatik 14:00etara bitartean. Kategoria bietan emango dituzte dirusariak.