Bihar zabalduko dute Belatxara gasolindegia

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko irailaren 27a

Egin beharreko konponketa lanak bukatu dituzte. Lurzorua, hodiak eta isurbideak garbitu eta egokitu dituzte.

Lurzoru berria egin eta hodiak eta isurbideak garbitu dituzte Belatxara gasolindegian. Lurzoru berriarekin, egon daitezkeen gasolina filtrazioak ekin gura dituzte. Denda eta autoak garbitzeko makina zeudenetan utzi dituzte. Uztailaren 18an itxi zuten Belatxara konponketa lan hauek egiteko eta bihar, eguaztena, zabalduko dute berriro.

Hornigailuak

Gasolina-hornigailuak ere berriak jarri dituzte. Hiru daude guztira eta gasolindegi erdian daude hirurak. Lehen, erregai mota bat ematen zuen hornigailu bakoitzak eta orain, berriz, mota bat baino gehiago eskaintzen du hornigailuetako batek. Lehen bezala, gasolindegiko langileak zerbitzatuko dio erregaia bezeroari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak