Zabalik dago ikastaroetan egindako eskulanen erakusketa

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko irailaren 22a

Herritarren urtean zehar eskulanen ikastaroetan egindako lanak daude ikusgai erakusketa honetan: margoak, gortinak, armairuak... Irailaren 28a arte dago zabalik, kultura etxean.

Pintura ikastaroan egindako margoak, orratz eta hariekin egindako toailak eta gortinak eta zeramika eta zaharberritze ikastaroan egindako altzariak daude, adibidez, erakusketa honetan. Herritarrak egindako lanak dira guztiak, urtean zehar Udalak antolatzen dituen eskulanen ikastaroetan egindako lanak.

Erakusketa datorren eguaztena arte, irailak 28, dago zabalik, kultura etxean. Ordutegia: 18:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak