Arrasateko Julen Mendizabalek irabazi du Laixanek pegatinak egiteko antolatu duen lelo lehiaketa. Atzeko kaleko jaietan etorri zen Julen Oñatira, tabernetan kaxak ikusi eta lehiaketan parte hartzea erabaki zuen. 60 euro irabazi ditu Julenek eta Laixani eman dio saria.
Nik be badakit... ingu?
Nik be badakit... ingu? da lelo irabazlea. Jende askok hartu du parte eta 100 lelo baino gehiagoren artean aukeratu du hau Laixanek. 4.000 pegatina inguru aterako ditu Laixanek jaietarako lelo horrekin.