Munduko Artzainen III. Topaketak irailak 22an hasiko ditu bigarren jardunaldiak

Maider Arregi 2005ko ira. 20a, 13:20
Artzain Mundua elkarteak antolatutako Munduko Artzainen III. Topaketako bigarren jardunaldia, irailaren 22an, hasiko da. Bertan, sei hitzaldi eskainiko dira eta transhumantzia edota nomadismoa, besteak beste, izango dira mintzagai.

Gainera, atzerritik bertaratutako artzainek beren bizipenen berri emango dute eta kongresuko partaideei harrera egiteko gazta-dastatzea ere egingo da. Horiez gain, eta ekintza horien ekimen paralelo bezala, lantegi interaktiboa eta bideo-proiekzioa izango dira. Antolatutako ekintzak Gandiaga Topaketan egingo dira.

Irailak 22ko programazioa

  • 09:30: Irekiera ekitaldia: Irailaren 24a arte antolatu diren ekintza nagusien aurkezpena egingo dute Andoni Gartziak, Oñatiko alkateak, Juan Mari Atutxak, Artzain Mundua elkarteko lehendakaria, Elisabet Ingunzak, Urkiolako Txori-Errota baserriko artzainak eta Gonzalo Saez de Samaniegok, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko buruak.

  • 10:00: Zagrosko nomadak filmaren emanaldia. Pelikularen emanaldia amaitu bezain laster nomadismoa, transhumantzia eta komunalak gai bezala dituzten hitzaldiak hasiko dira:
    • Nomada sistema Afrikan
    • Martxako artzainak
    • Transhumantziaren kultura
    • Transhumantziaren berreskurapena
    • Transhumantzia orain eta etorkizunean

Ondoren, Naturgintza Fundazioaren eskutik, jendeari Euskadiko artzainen ibilbidea egiteko aukera eman diezaiokeen proiektuaren azalpena emango du Asier Arresek. Gero, debatea egingo dute.

  • 16:00: Atzerritik etorritako artzainek beren bizipenen eta esperientzien berri emango dute 15 minutuko hitzaldi laburretan.
  • 20:30: gazta-dastatzea

Lantegi interaktiboa eta bideo-proiekzioa

Irailaren 22an, lantegi interaktiboa eta film-emanaldia ere egingo dute. Goizeko 09:00etatik eguerdiko 13:00ak arte. Oñatiko ikastetxeetako 12 eta 14 urte bitarteko neska-mutilak izango dira lantegiko eta emanaldiko protagonistak.

Egun bat artzain bideoa ikusiko dute ikasleek. Arratsaldeko 16:30etik 18:30ak bitartean, berriz, gaztetxoek parte hartu duten lantegian aritzeko aukera izango du jendeak eta baita Egun bat artzain filma ikusteko aukera ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak