Tripontzien topaketa ederra egin zuten Oñatin

A.G. 2005ko ira. 19a, 10:55
Munduko hainbat lekutan egindako txokolatea probatzeko eta erosteko aukera izan zen zapatuan.

Miguel mexikarra txokolate beroa banatzeko esku barik aritu zen, Oñatiko txokolategileei bonboiak eskuetatik kentzen zizkieten, Rafael nafarra txokolate ontzarik handienak zituen tabletak saldu eta saldu aritu zen eta oñatiarrak (eta ingurukoak) poltsak bete eta bete kakao-hautsez egindako gozo zoragarri eta forma askodunekin.

Azokarik gozoena

Goizeko hamarretan hasi zen zapatuko azoka eta orduan bota zuen euri jasarik handiena. Ostean, lanbroa aritu zen tarteka eta fresko egiten zuenez, bikain sartzen zen txokolatea gorputzera; hotza zein beroa. Antton Azpiazu eta Maria Luisa Azpiazu Klaxk Oñatiko txokolatezaleen kofradiakideak harro zebiltzan plazako postuetan. Honi eta hari kasu eginez, eta tarteka txokolate ontzak ahora eramanez. Antxon Agirresarobe ere izan zen Oñatin, Jose Mari Gorrotxategi gozogilea lagun zuela. Plazaren alde bietan jarri zituzten txokolate saltokiak. 1,25 euro, 2 euro eta hortik gora gozo elaboratuagoak egon ziren salgai. Gorrotxategineko txokolate pastelak ondo saldu ziren eta Bilbotik ekarritako Bilbainitoek irribarreren bat ere eragin zuten. Ikusmina, ordea, txokolategileen 1999ko Espainiako txapeldunak sortu zuen. Txokolate zuri eta beltzarekin eskultura bat egiten aritu zen goizean eta inguruan, aho zabalik, ume mordoxka izan zuen Tino Helguerak.

Eguenean hasi eta zapatura bitartean iraun zuten txokolatearen inguruan egindako ekitaldiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak