Txandak eta Ganbarak kontzertua egingo dute Guatemalarako

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko irailaren 15a

Kontzertuan batutako dirua Guatemalan eraiki nahi duen liburutegi bat egiteko izango da. Txandak antolatu du eta Ganbarak abestuko du. Zapatu iluntzeko mezaren ostean, Agustinoetan.

Txanda dendarien elkarteak Guatemalan egin gura duten liburutegi bat eraikitzen lagundu gura du eta kontzertua antolatu du. Ganbara abesbatzak emango du kontzertua. Doan izango da baina amaieran borondatea eskatuko dute Guatemalara bidaltzeko. Hantxe izango dira proiektua bideratuko duten MUko hiru ikasleak ere. Kontzertua zapatuan da, Agustinoen elizan, iluntzeko mezaren ostean, 20:00ak aldera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak