Txokolate festa egingo dute zapatu goizean plazan

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 16a, 12:39
Txokolatea, bonboiak, kakaoarekin egindako kremak eta txokolate errezetak egongo dira plazan zapatu goizean. Klaxk Txokolateroen Elkarteak antolatu du festa. Gaur iluntzerako, hitzaldia prestatu dute eta erakusketa zabalik dute domeka arte.

Artisau Txokolatearen Nazioarteko I. Azoka antolatu du Klaxk Txokolateroen Elkarteak. Zapatu goizean izango da hori eta Argentinatik, Mexikotik, Ourensetik, Arrasatetik eta Valentziatik etorriko dira, besteak beste, txokolate artisauak, 21 guztira. Horiekin batera, Eva Argiñano, Jose Mari Gorrotxategi, Alberto Elorza eta beste hainbat gozogilek eta sukaldarik txokolatearekin egindako errezetak erakutsiko dituzte.

Erakusketa eta hitzaldia

Kultura etxean txokolatearen gaineko erakusketa domeka arte dago zabalik. Gaur, egubakoitza, berriz, txokolatearen gaineko hitzaldia eta txokolate dastatzea egingo dute kultura etxean, 18:00etan. Kirolaria, haginetako medikua, bihotzeko medikua, dietista eta mediku bat egongo dira txokolateari buruz hitz egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak