450 ume dantzan domekan, Haurren Egunean

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 16a, 14:55
Hego Euskal Herriko 13 herrietako dantza taldeak etorriko dira domekan Oñatira. 450 ume inguru, guztira. Migel Biain txistularia zena gogoan izango dute.

Oñatiko Oñatz dantza taldeaz gain, Gernika, Lizarra, Legazpi, Sestao, Arrasate, Antzuola, Soraluze, Bergara, Zarautz, Aretxabaleta eta Azkoitiko dantza taldeak etorriko dira Oñatira domekan, Haurren Eguna ospatzeko. Otadui zuhaiztian elkartuko dira eta gero dantza egingo dute: goizean kaleetan eta arratsaldean herriko plazan.

Migel Biain gogoratzeko

Aurten 35. aldiz egingo dute Haurren Eguna Oñatin. Orain arteko guztietan hartu zuen parte Migel Biain txistulari zenak eta aurten gogoan izango dute. Eguerdian, Alkate Txikiaren agurrean, aurreskua egingo diote eta plaka bat emango diote emazteari. Arratsaldean, alardean, bertsoak abestu eta dantza egingo diote.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak