Guztira 900 odol emaile inguru daude Oñatin baina 700 bat dira ohikoak. Urtean hamar ateraldi egiten dituzte eta iraila da jende gehien joaten den hilabetea. Gaur, egubakoitza, betiko ordu eta tokian egingo dute odol ateraldia, Txantxiku Ikastolan, 18:30ean. Donostiatik etorriko den lantaldea arduratuko da odol ateraldiaz.