Bi gazte guneak zilegiak direla uste du Ezker Abertzaleak, "baldin eta norberarekiko askatasuna zein elkarbizitzarako oinarrizko arauak errespetatzen diren". Gune bakoitzak "gazteen sektore banari erantzuten" diola uste du eta "bide paraleloak" eraman dezaketela. Bestetik, EAJren jarrera salatu zuen "oztopoak jartzen" hasi delako eta Gaztetxea okupatu zutenetik gazteria "EAJren mehatxupean" bizi delako. Gazteriaren inguruan azken hilabetetan sortu diren gertakizunen gaineko iritzia emateko egin zuen prentsaurrekoa Ezker Abertzaleak martitzenean.