Txokolatearen erakusketa zabaldu dute

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko ira. 12a, 18:11
Txokolatearen estalkiak, lehengo fakturak, argazki zaharrak, txokolaterak eta kakaoa ekartzen zuen galeoi zahar baten maketa daude ikusteko. Kultura etxean dago erakusketa.

Oñatiko zazpi txokolate enpresetako txokolate estalkiak, argazki zaharrak, fakturak, maketak eta beste hainbat bitxikeria daude ikusteko erakusketa honetan. Domeka arte dago zabalik, kultura etxean, 18:30etik 20:30era.

Txokolatearen azoka

Klaxk Txokolateroen Elkarteak jarri du erakusketa eta astebururako mahai ingurua eta azoka ere antolatu ditu.

  • Egubakoitzean: Hitzaldia: Txokolatea, osasunari eta kirolari dagokionean. 18:00etan kultura etxean. Hitz egingo dutenak: Jose Mari Gorrotxategi gozogilea, Santiago Aiechu medikua, Alberto Zulueta bihotzeko medikua, Maria Anjeles Mendizabal dentista, Markel Irizar txirrindularia eta Amaia Diaz de Monastegioguren dietista.
  • Zapatuan: Artisau Txokolatearen Nazioarteko I. Azoka. Herriko plazan, goizean zehar. Egongo dena: mundu osotik etorritako 21 txokolate artisau, Eva Argiñano, Jose Mari Gorrotxategi, Alerto Elorza eta beste hainbat gozogile eta sukaldari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak