Autobusak egongo dira Arantzazura

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko irailaren 8a

Goiz osoan egongo dira autobusak herritik Arantzazura: Olaako ahateetan eta posta etxean dute geltokia. 09:00etan da lehenengo autobusa. Zerbitzua doan da.

Autobusa goiz osoan ibiliko da gora eta behera egubakoitzean, Arantzazuko Ama Birjiñaren egunean. Lehenengo irteera 09:00etan izango da Oñatitik eta azkena, berriz, 14:30ean Arantzazutik. Arantzazuko bidea ez dute ibilgailuendako itxiko.

Erromesaldia 07:00etan abiatuko da San Migel parrokiatik. Bigarren hitzordua ordubete beranduago izango da, 08:00etan Urtiagainen, Zapatan. Meza nagusia 12:00etan da Arantzazun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak