Bodypump ikastaroa emango dute, aurten lehenengo aldiz

Leire Kortabarria 2005eko irailaren 7a

Udal Kirol Sailaren ikastaroetako berritasuna da bodypump ikastaroa. Jarduera hori aurkezteko erakustaldiak egiten ari dira Zubikoan: gaur izan da lehena; bihar, eguena, 18:15ean izango da beste bat, eta martitzen goizean azkena.contributors:

Bodypump delako jardueraren helburua da giharrak lantzea. Horretarako, koreografiak egiten dituzte, eta pisuak erabiltzen dira. Giharrak indartu eta erresistenteagoak egin, postura hobetu... dira eragin batzuk. Aerobica egin dutenek erraztasun handiagoa izango dute bodypumpa egiteko, baina edozeinendako dago zabalik izenematea.

Diziplina hori probatu gura dutenek Zubikoara jo behar dute izena ematera. Behin betiko ordutegia jendearen arabera erabakiko dute; oraingoz, eskaintza da martitzenetan eta eguenetan, 18:15-19:15, eta eguaztenetan, 19:15-20:15.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak