Kantu Tailerra sortu du Oñatiko Ganbara Abesbatzak, 5-6 urtekoendako

Leire Kortabarria 2005ko ira. 6a, 12:05
Oñatiko Ganbara Abesbatzak 5-6 urtekoei zuzendutako proiektu berri bat du: Kantu Tailerra. Horretarako izena eman daiteke dagoeneko, baita Ganbara Txikitxo (7-9 urte) eta Ganbara Txiki (10-16 urte) taldeendako ere.

Kantu Tailerra sortu du OGAk, era dinamikoan –perkusio instrumentuak egiten eta jotzen ikasten, dantzan, kantuan…– txikienak abesbatzen munduan sar daitezen. Musikaz gozatzea, ondo abesten eta hitz egiten ikastea, kultura transmisioa eta talde dinamika bultzatzea dira helburuak.

Ganbara Txikitxo eta Ganbara Txiki taldeetan izena emateko dei egin dute berriro, iaz jende askok ezin izan zuen parte hartu eta. Ganbara Txikin sartzeko adina 16 urte arte igo dute.

Taldeon ordutegiak hauek izango dira:

  • Kantu tailerra: eguaztenak, 18:30-19.30.
  • Ganbara Txikitxo: astelehenak, 18:30-19:30.
  • Ganbara Txiki: astelehen eta eguaztenak, 19:30-20:30.

Argibide gehiago duzue OGAren webgunean

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak