San Lorentzo jaiak ospatuko dira abuztuan

Maider Arregi 2005eko uztailaren 26a

Oñatiko San Lorentzo auzoan jaiak ospatuko dituzte abuztuaren 5etik 10era bitartean. Egitarau zabala prestatu dute gainera.

Egitaraua

Egitaraua

Abuztuak 5, ostirala

  • 18:00etan: Jaiei hasiera emango zaie itxaflero jaurtiketarekin.
  • 18:30ean: herri txikiteoa auzoko tabernetan. Iluntzean, trikitilariak eta bertsolariak izango dira. Bertaratutako haurrentzako, berriz, txorimaloak.
  • 23:00etan: Erromeria Kiñu taldearekin.

Abuztuak 6, larunbata

  • 16:00etan haurrentzako jolas parkea ermita aurrekaldean.
  • 16:30ean: San Lorentzo jaietako XII. Mus Txapelketa, Garoa tabernan. Izena Garoa tabernan eman beharko da 16:00ak baino lehen.
  • 19:30ean: Trikipoteoa auzoko tabernetan.
  • 23:00etan: Erromeria Haitzama taldearekin.

Abuztuak 7, igandea

  • 12:00etan: Meza auzoko ermitan, auzoko hildakoen alde.
  • Meza ondoren: Trikitilari eta bertsolarien saioa. Bertsolariak Mikel Mendizabal eta Amets Arzallus izango dira. Gai-jartzailea: Xabier San Migel.
  • 14:30ean: Auzo bazkaria Larrain-Gain Elkartean.
  • 23:00etan: Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariekin erromeria. Erromeriaren atsedenaldian antolatutako errifaren zozketa egingo da.

Abuztuak 9, asteartea

  • 20:00ean: Salbea auzoko ermitan.

Abuztuak 10, asteazkena

  • 12:00etan: Meza nagusia auzoko ermitan.Meza ondoren Luntxa izango da Larrain-Gain Elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak