Zubillagatik Belatxara bitarteko errepide zatia konponduko dute. Bost hilabeteko epea dute lanak amaitzeko. Bitartean, errepideko zati bat itxi egingo dute, tarteka.
Zubillagako zatia auzo barruko errepidea da, Zubillagako errepide zaharra konponduko dute. Guzira bi kilometro inguru konponduko dituzte, Belatxara gasolindegiaren pareraino.
Abuztuan hasiko dira errepidea konpontzen, baina ez dute zehaztu zein egunetan hasiko dituzten lanak. Bost hilabete epea dute lanak amaitzeko. Bitartean, errepidea ez dute erabat itxiko baina bai zati bat, tarteka. Lan horien aurrekontua 743.000 euro da.