Pozik hartu du notizia Ana Deliak. Inoiz ez omen zaio ezer tokatu eta orain nahi duenarekin asteburu bat Euskal Herriko baserri turismo batean pasatzeko saria tokatu zaio.
Txanda dendarien elkarteak eman du sari hau. Erosketak Txanda txartelarekin egiten dituztenen artean egin du zozketa. Aurreko hilabetean Kresala talasoterapiara joateko aukera zozketatu zuen; abendua bitartean hilero egingo ditu zozketak.