Paul Collinsek kontzertua egingo du domekan, hilak 24

Leire Kortabarria 2005ko uzt. 21a, 12:57
Paul Collins bakarlariak kontzertua egingo du domekan, uztailak 24, Trianako portalekuan, Kalean egitarauaren barne. Bestetik, bertan behera geratu da hilaren 23an, zapatua, La Ronda de Boltaña Huescako taldea egitekoa zen emanaldia.

Paul Collins bakarlari estatubatuarrak emanaldia egingo du domekan, hilak 24. Hasieran, kontzertu hori ez zegoen aurreikusita Kalean egitarauan, baina antolatzaileek espero dute harrera ona izango duela. Collins-ek power pop akustikoa egingo du, gitarra-jole batek babestuta. Bakarlaria ezaguna da, batez ere, The Nerves eta The Beat taldeetako partaide izan zelako.

Trianako portalekuan izango da emanaldia., eta asmoa da Trianako auzotarrek taberna zerbitzua ipintzea. Batutako dirua auzorako izango da.

Hip hop festa

Kalean egitarauko eskaintza ez da hor bukatuko. Hala, hilaren 30ean, datorren zapatuan, hip hop festa izango da Larrastegiko plazan, San Anton kalean. M.A.K., Bad Sound System eta Dropezframes taldeek musika eta bideo emanaldia egingo dute 22:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak