Arrasate Argitan argazkilari elkarteak egin du liburua eta hainbat argazkilarik hartu dute parte, Oñatikoak tartean. Argazkien ondoan testua ere badago: euskaraz, gazteleraz, katalanez, ingelesez eta frantsesez.
Aurkezpena
Martitzenean aurkeztu zuten liburua kultura etxean eta jende asko bildu zen ekitaldian. Joxe Arantzabalek, bere blogean kontatu du hango giroa.
Kultura etxeko erakusketa gelan liburuko argazki batzuk daude ikusteko uztailaren 26a arte. Liburua bera, herriko liburu dendetan jarriko dute saltzen 40 eurotan.