Ruta Quetzal espedizioa dator eguenean Oñatira

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko uzt. 20a, 10:39
Guztira 400 bat lagun etorriko dira, bihar, hilak 21. Urbia, Araotz eta Oñati ikusiko dituzte. Klaxk txokolateroen elkarteak ohorezko kide egingo du De la Cuadra Salcedo.

Araba aldetik, Elgea menditik barrena, Urbiara iritsiko dira 08:00ak aldera. Arantzazuko frantziskotarrek basilika eta inguruak erakutsiko dizkiete gero eta bazkaltzera Araotzera joango dira. Lope de Agirreren jaiotetxea ere ikusiko dute.

Kalera 17:00ak aldera iritsiko dira. Jose Antonio Azpiazuk Oñatiren berri emango die eta Unibertsitatea eta parrokia ikusiko dituzte. 19:00etan autobusa hartuko dute eta Udana aldera abiatuko dira. Gaua Mirandaolan pasako dute.

Txokolatea meriendatzeko

Txokolatea eta ogia emango die Klaxk txokolorateroen elkarteak meriendatzeko Ruta Quetzal 2005 espedizioko lagunei. Gainera, De La Cuadra Salcedo elkarteko kide egingo dute eta Amerikako eta Oñatiko kakaoaz eta txokolateaz jardungo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak