Oñatiko argazkiak daude ikusteko kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko uztailaren 14a

Oñati.Irudiak izeneko liburu bat atera dute. Argazkietako batzuk, kultura etxean daude ikusteko. Liburua, martitzenean aurkeztuko dute.

Oñatiko natura, jendea, enpresak, jaiak eta herria bera dira argazki hauetan erretratatu dituztenak. Oñatiko eta eskualdeko argazkilariek atera dituzte. Liburuan 240 argazki datoz, eta horietako 20 jarri dituzte kultura etxeko erakusketan.

Liburua

Oñati.Irudiak liburuak, gainera, Idoia Etxeberriak edo Kirmen Uribek, besteak beste, idatzitako testuak dakar. Martitzenean aurkeztuko dute kultura etxean bertan, 19:00etan, eta herriko liburu dendetan jarriko dute salgai 40 eurotan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak