Ilatargik, Debagoieneko astronomia taldeak, behaketa publikoa antolatu du hilaren 14rako, eguena. Herriko plazan ipiniko dituzte teleskopioak, gura duenak erabil ditzan. Ilargiko kraterrak eta Jupiter eta bere sateliteak ikusi ahal izango dira eta, eguraldiak laguntzen badu, uztaileko zeruko beste fenomeno astronomiko batzuk ere bai. Gainera, ahalik eta baldintza onenak sortzeko, Udalak plazako argi nagusiak itzaliko ditu, arkupetakoak ez beste guztiak.
Ilatargi taldeak zeruaren ikusketa publikoak antolatu izan ditu taldea eratu zenetik, baina gehienak Gorlan egiten dituzte.