Usoak uxatzeko alanbreak jarriko dituzte plazako eraikinetan

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko uztailaren 8a

Usoen zirinak hareharrizko erlaitzak hondatzen dituelako hartu du erabakia Udalak. Udaletxearen eta arkupetako eraikinen bueltan jarriko dituzte alanbreak.

Alanbre hauek jarrita, usoak ezin izango dute atsedenik hartu plazako eraikinetako erlaitzetan. Usoak plazatik beste nonbaitera joango dira orain, eta modu honetan ere arazoa ez dela erabat konpontzen onartu du Udalak. Produktu kimikoak erabili ordez sistema hau erabiltzea erabaki du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak