"Zuzenbidearen europar bideak" kongresua egingo da Sancti Spiritus Unibertsitatean

Maider Arregi 2005ko uzt. 4a, 18:41
Uztailaren 6, 7, eta 8an mundu osoko adituak elkartuko dira Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatean izango den kongresuan.

"Zuzenbidearen europar bideak" izeneko kongresua, Europako zuzenbideen praktika alderatzen den munduko lehen kongresua da. Bertan, 170 soziologo eta legelari elkartuko dira eta gaiaren inguruan egindako ikerketak aurkeztuko dituzte.

Interes handia

Kongresuak interes handia sortu du. Bertan izango dira besteak beste, Joseba Azkarraga, justizia sailbura, Fermando Tapia, Gipuzkoako Diputazioko giza harremanen diputatua, Andoni Gartzia, Oñatiko alkatea, Volkmar Gessner, Zientzia zuzendaria, eta Joxe Ramon Bengoetxea aurrerantzean, Zientzia zuzendaria izango dena. Izan ere, Joxeramon Bengoetxeak asteazkenean, uztailaren 6an, ekitaldia inauguratuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak