Lehendabiziko aldiz antolatu du Gazte Asanbladak Gazte Eguna. Bazkarirako 250 txartel jarri dituzte herriko taberna batzuetan eta denak saldu dira. Hala ere, txartelik gabe gelditu denak bokadiloa eraman dezake bertan jateko. Bazkaldu aurretik, trikibertso poteoa eta jolasak egingo dituzte.
Arratsaldean, 16:30etik aurrera, herriko 13 taldek joko dute plazako frontoian. Hauxe da ordena: Amonal, Potemkin, Malenkonia, Sospechosos, Drakes, Puñalada, Krimen, Nadek, Show Business, Triskantza, Golpe de Estado, Kultur L.A.B. eta DJ Rat-Man.
Gaztetxea
Gaztetxea lortzea da Gazte Asanbladako helburuetako bat eta hori lortzeko ahaleginetan dabiltza. Udalarekin izandako harremanek huts egin dute eta Gazte Asanbladako kideek gaztetxea lortu arte eskatzen jarraituko dutela esan dute. 60 bat kide daude Gazte Asanbladan eta San Martinen elkartzen dira martitzenetan eta zapatuetan 17:00etan. Herriko hainbat eragileekin hitz egingo dute orain euren asmoak azaltzeko. Nahi dute herriari erakustea euren filosofia.
Gazte Asanblada otsailean sortu zen eta arrez gero ekitaldi batzuk egin dituzte: bizikletan, poteoa eta Korrika 14, besteak beste. Asteburuan akanpada egin zuten herriko plazan gaztetxea adarrikatzeko eta zapaturako Gazte Eguna antolatu dute.