Lau eta hamar urte bitarteko 520 ume inguru eta beste 40 bat begirale doaz aurtengo udaleku irekietara. Aurten ere jolasak, San Ferminak, igerilekura irteera eta beste hainbat ekitaldi egingo dituzte. Uztailaren 15ean, lehenengo txandaren amaiera eta bigarrenaren hasiera ospatzeko jaia egingo dute.
Gurasoendako oharra
Euskara eta hezkuntza zerbitzuak gurasoei esan nahi die: lau eta sei urte bitarteko umeak 09:45erako eraman behar dituztela Gaztelekura eta sei eta hamar urte bitartekoak, azoka plazara. Udalekuak 13:00etan amaituko dira eta ordu horretarako joan beharko dute umeen arduradunek umeen bila goizean utzitako tokira.