Gay eta lesbianen eskubideak aldarrikatzeko bandera jarri dute plazako kioskoan

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko ekainaren 28a

Triangelu arrosa eta koloretako ostadarra dituen bandera jarri dute plazako kioskoan. Gay eta lesbianen nazioarteko eguna gogora arazteko eta euren eskubideak aldarrikatzeko jarri dute.

Gaur, ekainak 28, da gay eta lesbianen eskubideen nazioarteko eguna eta euren ikurrak azaltzen diren bandera jarri dute plazako kioskoan.

Bestalde, kontzentrazioa egingo dute 19:30ean Arrasateko Arbolapetan gay eta lesbianen eskubideak aldarrikatzeko. Kontzentrazioa deitu dutenak: Batasuna, Aralar, Zutik eta Ezker Batua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak