Aurten ez dute San Juan surik egingo

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko ekainaren 17a

Gaurtik San Juan bezpera bitartean elkarte edo talderen bat ez bada aurkezten berak antolatuko duela esanaz, ez dute San Juan surik egingo Olaiturrin.

Azken urte hauetan Laixanek hartu du San Juan sua egiteko ardura. Aurten, ordea, ez du egingo. Udalak ere esan du berak ez duela bere kasa egingo. Beraz, gaurtik ekainaren 23a bitartean San Juan sua antolatzeko eta egiteko prest dagoen talde, elkarte edo partikularrik ez bada agertzen, aurten ez dute San Juan surik egingo Olaiturrin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak