Margo eta eskultura modernoen erakusketa dago zabalik kultura etxean

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko ekainaren 15a

Nazioarteko artisten margo eta eskultura moderno eta koloretsuak dira. Tartean, Diego Moyua oñatiarraren bi lan daude. Hilaren 20a arte dago zabalik erakusketa. Gero, Galiziara, Zaragozara eta Brasilera eramango dute.

Frantzia, Brasil, Espainia eta Euskal Herriko artisten lanak dira; margoak eta eskulturak. Tartean, Diego Moyua margolari oñatiarraren bi lan daude ikusgai.

Erakusketaren izena 4B Elkarrizketak da eta nazioarteko artisten margoak eta eskulturak erakusten ditu. Egileak eurak Oñatin izan dira eta aukera izan dute elkar ezagutzeko, bakoitzaren lana ikusteko, esperientzia trukatzeko eta hartuemanak sendotzeko. Horixe da, hain zuzen ere, erakusketa honen helburua, artista ezberdinen arteko harremank sendotzea.

Erakusketa ibiltaria

Maila handiko erakusketa da. Eta ibiltaria. Oñatira etorri aurretik Frantziako toki askotan egon da ikusgai. Oñatin egon ostean, berriz, Galiziara, Zaragozara eta Brasilera eramango dute. Oñaiko kultura etxean hilaren 20a arte egongo da ikusgai. Ordutegia: 18:30etik 20:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak