Gaztetxoen lasterketa 18:30ean hasiko da, emakumezkoena 19:00etan eta gizonezkoena 19:30ean. Azken bi kategoria hauek zortzi bira eman beharko diote herri barruko zirkuituari, 5.000 metro guztira gutxi gorabehera.
Punta-puntako korrikalariak etorriko dira, Etiopiatik, Tanzaniatik, Keniatik, Espainiatik eta Euskal Herritik: Shala Warga, Peter Kamais, Edwin Soi, Roger Roca, Meserat Worku, Mª Jose Pueyo, Ritxar Fernandez, Asier Osinaga, Iñaki Pelayo ...