Atzo iluntzeko 20:45ean erreskatatu zuen oñatiarraren gorpua Guardia Zibilak Guara mendizerran. Uste da bihotzeko arazoek eragin ziotela heriotza 43 urteko gizonezkoari.
Gasteiztik astelehenean abiatu zen Huescako mendizerran oinez trabesia bat egiteko asmoz. J.L.I.I.-ren arreba batek poliziari anaia desagertu zela esan zion. Eta abisua jasotzearekin bat ekin zioten bilatze lanei. Azkenean atzo iluntzean aurkitu zuten gorpua. Eta helikopteroz erreskatatu behar izan zuten.