Istripua goizeko 08:00etan gertatu da. Motor gidariak kontrola galdu du eta errepidetik atera da. Ondorioz, arin zauritu da eta Eskualdeko Ospitalera eraman dute.
Ezbeharrak ez ditu auto ilarak sortu. Errepidea garbi dago. Hala ere, inguru horretan, kontuz gidatzeko eskatu du Herrizaingo Sailak.