Egukoitzetik domeka bitartean izango dira jaiak Olaa auzoan:
Egubakoitzean, txapleguekin hasiko dituzte iluntzean Olaako jaiak eta gauean rock kontzertua egongo da. Joko duten taldeak: Des-Kontrol, Never Surrender eta Aggressive Cambat.
Zapatuan, txirrindularitza lasterketa eta Oñatz dantza taldearen ikuskizuna daude goizean. Eguerdirako auzo bazkaria antolatu dute eta Natur Eskolan egingo da. Arratsaldean umeendako jolasak eta gauean dantzaldia.
Domekan, meza, San Andres kooperatibako sortzailei omenaldia, Mieltxo Saralegi harrijasotzailea, mus txapelketa eta umeendako jolasak.
San Andres kooperatiba
Duela 40 urte sortu zuten kooperatia hau bederatzi herritarrek. Etxeak egiteko sortu zuten. 414 etxebizitza egin zituzten guztira. Baita denda eta taberna bana ere. Egun lanean jarraitzen du kooperatiba honek.