Mendiola Madrilen eta Urdanpilleta Italian domekan

Oihana Elorza Gorostiza 2005ko eka. 8a, 12:29

Joxe Mendiolak Madrileko maratoi alpinoan hartuko du parte domekan eta Asier Urdanpilletak Suitzan hasi eta Italian bukatuko den mendi lasterketan.

Madril eta Segovia artean dagoen Guadarrama mendizerran egingo duten lasterketan izango da domekan Joxe Mendiola. 42,195 kilometro ditu Madrileko maratoi alpino honek eta zailtasun handiko lasterketa da. Asier Urdanpilletak, berriz, Suitzako Poschiavon hasi eta Italiako Lanzadan bukatuko den mendi lasterketan hartuko du parte. 30 kilometro ditu lasterketa honek. Zegama-Aizkorri mendi maratoia irabazi zuen Robert Jebb ingelesa eta Zuhaitz Ezpeleta arrasatearra ere joango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak