Herri Eskolako etxea errentan dago

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko ekainaren 8a

Errekalde Herri Eskolako kontserjearena izeneko etxea dago errentan. Alokairua eskolan bertan egin beharreko lanen truke ordainduko da. Eskaera egiteko epea zabalik dago.

Errekalde Herri Eskolako kontserjearena etxea errentan hartzeko, eskaera egin behar da udaletxean. Epea uztailaren 1 arte dago zabalik. Kontutan hartuko dute mantentze lanetan formazioa izatea eta atezain eta garbitasun lanetan esperientzia izatea. Hala ere, eskaera egiteko bete behar diren baldintzen zerrenda udaletxean eskuratu daiteke. Hileroko errenta eskolan bertan egin beharreko lanen bidez ordainduko du maizterrak. Azken bost urtetan Elena Maiztegi izan da Errekaldeko Herri Eskolako atezaina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak