Boleto automatikoa da saritua izan den, makinan egin zuten. Aste osoko zozketetan sartzeko boletoa da, zortzi filakoa eta asteleheneko zozketan izan zen saritua: ia 10 milio pezeta, guztira. 16 euro balio zituen bota zutenean. Orain, 59.880 euro balio ditu.
Plazako administrazioan seilatu zuten boletoa. Bertakoek esan digutenez normalean astetik astera begiratzen du jendeak ea zerbait tokatu zaion edo ez. Aste honetan, ordea, litekeena da sariduna gaur bertan enteratu izana, egunkariek albistea jaso dute eta. Diru kopurua handia delako, banketxean kobratu dute dirua eta ziurrenik plazako administraziokoak ere ez dute jakingo nori tokatu zaizkion euro hauek.