Hiru pelikula aste honetako zineklubean

Oihana Elorza Gorostiza 2005eko maiatzaren 25a

Orson Wellesen Munduan zehar, Saffy Nebouren Bertzea eta Paxkal Indoren Sormenaren sua. Paxkal Indo eta Aitor Arregi zinegileek komentatu egingo dituzte. Iparraldea Oñatin asteko ekitaldia da.

Hiru pelikula emango dituzte aste honetako zineklubean, eguenean.19:30an hasiko da emanaldia kultura etxean eta sarrerak lau euro balio ditu. Pelikulak dira:

  • Orson Wellsen Munduan zehar.
  • Saffy Nebouren Bertzea.
  • Paxkal Indoren Sormenaren sua.

Hiru pelikula hauek komentatzeko bi aditu izango dira emanaldian, Paxkal Indo eta Aitor Arregi zinegileak. Zineklubak bukatu du aurtengo denboraldia baina pelikula emanaldi hau Iparraldea Oñatin asterako antolatutako ekitaldietan sartzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak