Oñatin Txokolatia Bizirik jardunaldiak

Klaxk Oñatiko txokolateroen elkartearen aurkezpena eta txokolatearen inguruko mahai ingurua egingo dute hainbat lagunek zapatuan. Elkarteko kideek toga jantziko dute, komulgatu egingo dira eta txokolategilearen mandamenduak zin egingo dituzte.

Unibertsitateko areto nagusian egingo dituzte txokolatearen lehenengo jardunaldiak zapatuan, 17:00etan hasita. Hiru gai nagusi izango dituzte:

1.- Klaxk Oñatiko Txokolateroak elkarteko aurkezpena.

2.- Mahai ingurua: Anton Azpiazu txokolategilea, Antxon Agirre etnologoa, Jose Antonio Aspiazu historialaria eta antropologoa eta Gerardo Elortza historialari oñatiarra.

3.- Txokolate dastatzea eta honen ezaugarrien analisia.

Zeremonia

Klaxk ez da kofradia bat, lagunen elkarte bat da baina kofradia legez zeremonia bat egingo dute. Joxe Mari Gorrotxategi, Luis Mokoroa, Natxo Corberó, Antxon Agirre eta Jesus Llona izango dira lekukoak. Elkarteko kideek Oñatiko txokolategilearen mandamenduak zin egingo dituzte eta diploma eta toga soinean dituztela, oñatiarrek egindako txokolatearekin komulgatu egingo dira.

Analisia

Txokolate puska batek duen kolorea, usaina, distira eta zaporea analizatuko dituzte, besteak beste. Txokolate dastatzea egingo dute ezaugarriak analizatzeko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.