Ekarri dituzte barrakak eta montatzen ari dira. Zapatuan, 0.60 euro balioko du buelta bakoitzak, gainerako egunetan baino gutxiago.
Gorpuzti jaiak dira hilaren azken asteburuan eta barrakak etorri dira. Betiko tokian daude baina montatzen ari dira oraindik. Barrakekin batera, tonbolak eta bestelako postuak ere jarriko dituzte.
Zapatuan, maiatzak 21, merkeago izango dira barrakak. 0,60 euro ordaindu beharko da bueltako, beste egunetan baino gutxiago.