Orain arteko errepertorioa baztertuta, musika klasikoko ekitaldia eskaini ziguten Oñatiko Ganbara Abesbatzakoek: Lehen zatian lau Magnificat, eta bigarrenean Vivaldiren Gloria bat eskaini zuten.
Kontzertu luze (ordu eta erdikoa) eta aberatsak, barrokoaren eta barroko aurretiko mundura eraman zituen entzuleak, Ingalaterra, Italia, Alemania eta Bohemian barna.
Abesbatza berriz, dotore, era guztietako soloak eskainiz; bakarka, binaka, hirunaka edo instrumentu bakarrak lagunduta.
Azpimarratzekoa zortzi lagun aritu zirela bakarkako lanetan. Guztiaren gainetik baina, talde lana izan zen nagusi, Musikeneko instrumentistek ondo lagundutako bi ekitaldietan.