(12:42):Eguerdian jaso dute deia udaletxean eta 11:50ean hustu egin dituzte udaletxea eta anbulatorioa.
Bonba abisuko bi dei jaso dituzte eguerdian udaletxean eta ertzaintzak udaletxea eta anbulatorioa hustu ditu 11:50ean. Anbulatorioko inguruak zinta batekin itxi dituzte inor ondotik pasa ez dadin. Gertuko etxeetan bizi direnek etxe barruan egoteko agindua dute. Ertzaintza ingurua miatzen ari da.
Kiroldegia eta ikastola, aldiz, ez dituzte hustu eta normaltasunez ari dira lanean.