Domekan egingo dute arrantza txapelketa. 09:00etan hasiko da eta 12:00etan bukatu. Urtero bezala, Arantzazu errekan egingo dute, San Pedrotik Olatera bitartean.
Izenematea eta sariak
Ez dago baldintzarik arrantza txapelketan parte hartzeko eta adin guztietako lagunek egin dezakete txapelketa irabazteko saiakera. Izena eman behar da, ordea; Alzu dendan egubakoitza, maiatzak 20, baino lehen.
Partaide guztiek oparia izango dute eta hamarretakoa egingo dute arrantzaleek zein San Pedro aldera joaten direnek.